Datu pertsonalen bilketa.

Muxika, S.L. enpresak ez du Webgune honetako erabiltzaileen datu pertsonalik biltzen eta, beraz, posible da Webgunean nabigazio erabat anonimoa egitea, Erabiltzaileak hala nahi izanez gero.

Muxika, S.L. enpresak datu pertsonalak jasoko ditu soilik erabiltzaileak berak bere borondatez halakorik eman nahi baldin badu, hartara ezarritako harremanetarako e-posta helbidearen bitartez. Erabiltzaileak baimendutako kasu horietan, betiere bere borondatez, jakinarazi ahal izango dizkio datu pertsonalak Muxika, S.L. enpresari.

Muxika, S.L. enpresak cookie-ak eta informazioa automatikoki biltzeko gailuak darabiltza; hau da, Webguneko erabiltzaileen disko gogorretan gordetzen diren artxibo txikiak. Horien bitartez, ordenagailu jakin baten nabigatzailea antzematen du, terminal horren Erabiltzailearen datu pertsonalik eman gabe.

Segurtasun neurriak.

Erabiltzaileen eta Muxika, S.L. enpresaren arteko komunikazioan ez da kanal segururik erabiltzen eta, beraz, bertan transmititzen diren datuak ez dira zifratuta egoten. Hori dela eta, erabiltzaileei eskatzen zaie bereziki babestutako datu gisa sailkatutako datu pertsonalik ez bidaltzeko, DBLOaren 7. artikuluan jasotako terminoetan, segurua ez den kanal bati aplikagarri diren segurtasun neurrien arabera ez baita halakorik egitea komeni.

Datuen tratamenduaren helburua.

Erabiltzaileak, bere borondatez, Muxika, S.L. enpresari jakinarazten dizkion datuak erabiliko dira soilik erabiltzaileari (berak eskatuta) enpresaren zerbitzuen gaineko informazioa helarazteko, betiere Muxika, S.L. enpresaren jarduerarekin lotutako legezko helburuei erantzunez. Bildutako datu guztiak konfidentzialtasun osoz jorratuko dira, eta jaso ziren helbururako eta jasotze-unean Erabiltzaileari berariaz jakinarazitako helburuetarako soilik erabiliko dira.

Datuak lagatzea.

Webgune honen bitartez bildutako datuak ez zaizkio beste ezein subjektu ez enpresari lagako, DBLOak derrigorrezko gisa sailkatutako subjektu eta egoera konkretuak ematen direnean salbu.

Bildutako datuen tratamenduan datu pertsonalen babeserako indarreko araudia errespetatuko da beti.