Webgunearen titularrari buruzko informazio orokorra.

Muxikako (Bizkaia) Amona Auzoan (z/g) dagoen Muxika, S.L. Materiales de Construcción (IFK: B48204473) (aurrerantzean, Muxika, S.L.) enpresaren titulartasunpeko www.muxikasl.com domeinuko Webgunean (aurrerantzean, Webgunea) sartzean edota domeinu horretan jasotako edozein orrialde edo azpi-orrialdetan sartzean, erabiltzaileak berariaz adierazi behar du Webgune honen Pribatutasun Politika eta Legezko Oharra irakurri, ulertu eta onartzen dituela. Pribatutasun Politikan eta Legezko Oharrean jasotako termino eta baldintzekin ados egon ezean, Webgunea erabiltzeari uzteko eskatzen diogu erabiltzaileari.

Produktuak eta zerbitzuak.

Webgune honetan, Muxika, S.L. enpresak doan jartzen du bertako erabiltzaileen eskura eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen gaineko informazioa. Webgune honetan ez dago produktuak erosteko edo zerbitzuak kontratatzeko aukerarik. Webgunean jasotako informazioa adierazlea, orientaziozkoa eta gutxi gorabeherakoa da eta inoiz ez du balio loteslerik izango Muxika, S.L. enpresarentzat.

Jabetza intelektual eta industriala.

Webgune honetan, Muxika, S.L. enpresak doan jartzen du bertako erabiltzaileen eskura eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen gaineko informazioa. Webguneko diseinu, marka, izen, irudi, logo, grafiko, ikono, aplikazio eta gainerako eduki guztiak Muxika, S.L. enpresarenak dira edo, hala dagokionean, Muxika, S.L. enpresak lizentzia dauka berauek erabiltzeko, eta, ondorioz, Jabetza Industrial eta Intelektual gaietan aurreikusitako babesa dauka. Webgunean sartzeak ez du esan nahi, inola ere, Muxika, S.L. enpresak eskubide horiek erabiltzaileari lagatzen dizkionik.

Erabiltzaileek Webgunearen eta bertako edukiaren erabilera pribatua egin dezakete. Ezin izango dute, inola ere, horien erabilera komertziala egin, ezta inola aldatu, esparru pribatutik kanpo erreproduzitu, zabaldu edo publikoki komunikatu ere. Jabetza intelektualerako eskubideen titularra den heinean, Muxika, S.L. enpresak berariaz onartu duenetik urrun, diseinu edo edukia baimenik gabe kopiatu edo erabiliz gero, aipatutako titularraren eskubideei eragingo die. Hala adierazten dute nazioarteko hitzarmenek eta Espainian aplikagarri eta indarrean diren araudiek. Guztiz debekatuta dago Webguneko edukiak erabiltzea, baldin eta Muxika, S.L. enpresak Legezko Ohar honetan baimendutako helburuetarako ez bada. Erabiltzaileak Muxika, S.L. Webgunean eskuragarri dituen marka, izen, logo edo bestelako ikur adierazgarri erabili nahi izanez gero, dagokion baimena eskatu ahal izango du e-posta bidez harremanetan jarrita.

Webgunerako sarbidea.

Webgune honetarako sarbidea askea eta doakoa da. Hala ere, Muxika, S.L. enpresak e-posta bidez Muxika, S.L.-rekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen die Webguneko erabiltzaileei, enpresak eskaintzen dituen zerbitzuen gaineko informazio gehiago jasotze aldera. Erabiltzaileak Muxika, S.L. enpresari e-posta bidez emandako datuak Webgune honetako Pribatutasun Politikan jasotakoaren arabera jorratuko dira, betiere datu pertsonalen babesari dagokionez indarrean dagoen legedia errespetatuz.

Erabiltzaileak Muxika, S.L. enpresari ematen dion informazioak egiazkoa izan beharko du. Hartara, Erabiltzaileak bermatu beharko du Muxika, S.L. enpresari jakinarazitako datu guztiak egiazkoak direla. Edonola ere, Erabiltzailea izango da egindako adierazpen faltsu edo okerren erantzule bakarra, baita informazio horrek Muxika, S.L. enpresari zein hirugarren aldeei eragindako kalteen erantzule ere.

Estekak.

www.muxikasl.com Webguneak beste webgune batzuetarako estekak dauzka. Horietariko batzuk ez ditu Muxika, S.L. enpresak argitaratu, kontrolatu, mantendu edo gainbegiratzen eta, beraz, ez du webgune horietako edukien gainean inolako erantzukizunik izango. Gune horien edukia dagokion titularraren erantzukizunpean egongo da eta, hala, ezin izango da ulertu Muxika, S.L.-k horiek bermatu edo onartzen dituenik bere webgunean horien esteka egote hutsagatik. Gune honetan jasotako loturen funtzioa informatzailea baino ez da; horien bitartez erabiltzaileari jakinarazi nahi baitzaio Interneten badirela gai horretan beste informazio-iturri batzuk Webgune honetan eskainitako informazioa zabaldu ahal izateko. Muxika, S.L. ez da, inondik ere, esteka horien bitartez eskuratutako emaitzaren erantzule izango.

Webgune honekin lotura ezarri nahi duten erabiltzaileek ezin izango dute adierazpen faltsu, oker edo akastunik egin, Webguneari ez horren edukiari dagokionez. Inola ere ez da adieraziko ez aditzera emango Muxika, S.L. enpresak esteka baimendu duenik, ezta Webgunean ezarritako estekaren webgune horretan jasotako edukiak edo eskainitako zerbitzuak gainbegiratu, onartu edo bere gain hartu dituenik. Esteka ezartze hutsak ez du esan nahi Muxika, S.L. enpresaren eta estekan jasotako webgune horren titularraren artean inolako harremanik dagoenik. Ez da Webgune honetarako estekarik ezarriko lege, moral, ohitura egokien edo ordena publikoaren kontrako informazioa edo edukiak dauzkaten webguneetan, ezta Interneten onartutako erabileren kontra edo hirugarren aldeen eskubideen kontra edozelan egiten duten informazio edo edukiak jasotzen dituzten webguneetan ere. Hala dagokionean, aurretik adierazitako baldintzak beteta, beste gune batzuetatik Webgunean ezartzen diren esteken bitartez Webgunean sartu ahal izango da, baina ez du bertako edukia erreproduzituko, ezta horren frame-ak egiteko baimenik izango ere.

Eguneratzeak.

Musika, S.L. enpresak ez du bermatzen Webguneko edukiak une oro eguneratuta, zehaztuta edo eskuragarri egongo direnik, baina bere esku dagoen guztia egiten du hala izan dadin. Muxika, S.L. enpresak Webgunearen bitartez erabiltzaileari etengabeko zerbitzua eskaini nahi badio ere, baliteke zerbitzua etetea arrazoi ezberdinak direla kausa. Horrelako egoeretan, Muxika, S.L. saiatzen da posible den neurrian erabiltzaileei behar besteko aurretiaz jakinarazten, eta ez du bere gain hartuko Webgunerako sarbidea eteteak erabiltzaileari eragin diezaiokeen kalteen erantzukizunik.

Legezko araudia eta jurisdikzioa.

Webgune honen Pribatutasun Politika eta Legezko Oharra, baita bertako gainerako edukiak ere, gai honetan aplikagarri den legedia errespetatuz sortu dira, bereziki honako testuak errespetatuz: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa (aurrerantzean DBLO); 994/1999 Errege Dekretua, ekainaren 11koa, datu pertsonalak dauzkaten fitxategi automatizatuen gaineko Segurtasun Neurrien Araudia onartzen duena (aurrerantzean 994/1999 Araudia); eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa (aurrerantzean IGZL). Edozein momentutan berrikusi eta aldatu ahal izango dira testuok, indarreko legediaren edozein aldaketari egokitu ahal izate aldera. Horrelakoetan, eduki berria ezarri ahal izango da Webgunean argitaratu den unetik aurrera, eta erabiltzaileek eskuratu ahal izango dute.

Webgunearen erabilera, erabiltzaileen sarbidea eta horren bidezko nabigazioa barne, aske eta doakoak dira eta ezinbestean ekarriko du Webgune honen Pribatutasun Politika eta Legezko Oharra zein gai honetan ezar daitekeen Espainiako legedia bete beharra.

Webgunearen erabileraren ondorioz sor daitekeen edozein kontraesan edo gatazka Espainiako indarreko legediaren arabera ebatziko da, eta erabiltzailearen bizilekuari dagozkion Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskumenen menpe egongo da, Zuzenbidez egokitu lekiokeen beste edozein foru edo jurisdikziori berariaz uko eginda.